American Academy of Dramatic Arts | |
---|---|
Datuak | |
Mota | arte dramatikoko eskola, private not-for-profit educational institution (en) , erakundea eta akademia |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Enplegatuak | 67 (2020ko iraila) |
Ikasle-kopurua | 159 (2020ko iraila) |
Onarpen-tasa | 0,58 (2020) |
Osatuta | |
Ekonomia | |
Aktiboak | 55.225.424 $ (2020ko ekainaren 30a) |
Historia | |
Sorrera | 1884 |
webgune ofiziala |
American Academy of Dramatic Arts (Arte Dramatikoaren Estatubatuar Akademia) New Yorken, 1884an sortu zen aktoreentzat lehen eskola izan zen. Akademiaren helburu nagusia ikuspuntu profesionaletik aktoreak trebatzea zen eta gaur egun jarraitzen du izaten. Ikastetxe pribatua da eta bertan oso aktore ospetsuak ikasi dute.[1]
Lehen egoitza Park Avenue Southeko Lyceum Theatre eraikinan zegoen. 1963an egungo tokira eraman zuten, Stanford Whitek diseinatutako Colony Club eraikinera, 120 Madison Avenue kalean, Manhattanen. New Yorkeko egoitzaren ondoren, ia mende bat pasa ondoren, 1974an, Pasadenan, Kalifornian, beste egoitza ireki zen. Pasadenakoa, 2001an, Hollywood eraman zen, Charles Chaplin estudioen ondoan.[2]
Oso zabala da. Zinemari eta telebistari begira antolatutako ikasketak eskaintzen dira. Programaren egiturak norberak bere burua deskubritzea, autodiziplina eta norbanakoaren ezaugarriak indartzea bilatzen du.