Amalberga Maubeugekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santes, VII. mendea |
Heriotza | Maubeuge, 670 ( urte) |
Familia | |
Aita | Germer de Fly |
Seme-alabak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja |
Santutegia | |
Uztailaren 10 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Beneditar |
Santa Amalberga edo Amalberga Maubeugekoa (Amalburga, Amalia edo Amelia izenez ere ezaguna) (Santes, VII. mendearen hasiera — Maubeuge, 690a) beneditar moja izan zen.
Familia aristokratiko batean jaio zen Brabanteko Dukerrian, VII. mendearen hasieran. Kondairaren arabera, Pepin Landengoaren arreba edo iloba zen. Lorenako dukearekin ezkondu zen. Normandiar kronikariek bi aldiz ezkondu zela zioten, baina hori okerra omen da[1]. San Emeberto, Santa Reineldis, Santa Faraildis eta Santa Gudularen ama izan zen. Senarra hiltzean, Maubeugeko monasterioan sartu zen, non hil zen 690an[1][2].
Jaieguna uztailaren 10an du Eliza Katolikoan. Santa Amalbergaren ezaugarri ikonografikoak koroa eta liburu irekia dira[2].
Santa Amalberga Maubeugekoa ez da nahastu behar Santa Amalberga Temsekoarekin, zeinaren jaieguna ere uztailaren 10a baita[1].
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |