Alderdi politikoa ideologiaz eta helburuz kideko diren pertsonek osatzen duten erakundea da. Alderdi politikoa erakunde politiko egonkor eta iraunkorra da, eta bere helburuak lortzeko, aginte politikoaz baliatzen da, alderdi anitzeko demokrazietan, hauteskundeetan lortutako ordezkarien bidez.

Alderdi politikoek sistema partitokratikoetan herritarren esku-hartze politikoa bideratzeko helburua dute. Alderdi bakoitzak bere ideologia du, ekonomia, gizartea, hezkuntza eta hainbat arlori buruzko bere iritzia eta interesak ditu.

Gaur ezagutzen diren moduan, alderdi politikoak XIX. mendean sortu ziren, herritarren esku-hartzea eta ordezkaritzako demokrazia garatzearekin batera.

Alderdi politikoak honako modu honetan jarduten dute agintea eskuratzeko:

Erreferentziak

  1. Alderdi politikoak – Infogunea. (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).

Ikus, gainera

Kanpo-estekak