Alcatrazeko kartzela
 AEBko Leku Historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriSan Francisco konderria
Konderri-hiri kontsolidatuSan Frantzisko
Kokapen fisikoaGolden Gate
Ur-masaSan Frantziskoko badia
Koordenatuak37°49′36″N 122°25′22″W / 37.8266°N 122.422839°W / 37.8266; -122.422839
Map
Altitudea41 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Battle of Alcatraz
Erabilerafederal prison (en) Itzuli
fort (en) Itzuli
espetxea
espetxea
ErabiltzaileaAlcatrazeko kartzela 1934ko abuztuaren 11 - 1963ko martxoaren 21a
Arkitektura
Dimentsioak0,205 (zabalera) × 0,55 (luzera) km
Azalera0,085 km²
Ondarea
AEBko Leku Historikoa76000209
Webgune ofiziala

Alcatrazeko kartzela San Frantziskoko badian dago, Alcatraz irlan, eta bere garaian munduko kartzelarik ezagunenetakoa izan zen. Egun, itxita dago.

Eraikuntza nagusia 1910-1912 artean eraiki zen. Tarte horretan Ameriketako Estatu Batuetako Armadako presondegi militarra izan zen. 1933an Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Sailak bereganatu eta presondegi federal bilakatu zen. Presondegia 1963 urtean itxi zen. Ondoren, 1972an, parke nazional izendatu zuten.

Egun, presondegi izandakoa Parke Nazionalen Zerbitzuak kudeatutako museoa publikoa da. Bisita gidatuak egiten dira uhartera, bertara San Franciscon hartutako ferry baten bidez iritsita. Eraikin militarrak eta espetxeaz gain, itsasargi bat dago, AEBetako mendebalde kostako zaharrena. Horrez gain, naturazaleen artean bertako padurengatik, hegaztiengatik eta paisaiagatik ospetsua da.

Historia

1848an AEBetako estatuak uhartea erosi zion John C. Frémonti, eta geroago Kaliforniako estatuari eman. 1853an, Zealous B. Tower-ren agindupean, uhartea gotorleku bilakatzen hasi ziren, baina ez zen 1958 arte amaitu. Urte hartan, lehen soldadu blokea (200koa) uhartera iritsi zen. 1861en, AEBetako Gerra Zibilean, 85 kanoi jarri zituzten uhartearen perimetroan zehar. Gerratean, espetxeak mendebaldeko kostako soldadu konfederatuak hartu zituen.

Ihesaldi saiakerak

Espetxea 29 urtez erabili zen: ez zen inoiz ihesaldi arrakastatsurik izan. Hala eta guztiz ere, ihesaldi baten inguruan sortutako misterioa ez da konpondu: 1962ko ekainaren 11n, Frank Morris, John Anglin eta Clarence Anglinek historian ikusitako fugetatik xelebreenetarikoa gertatu zen. Hiru preso horiek plan zehatz bat egin zuten Alcatrazetik ihes egiteko; guardiek zaintzen ez zuten 0,91 metroko zabalerako korridore bat aurkitu zuten, haien ziegen atzean zegoena. Hamar zentaboko txanpon baten bidez soldatutako koilara baten bidez hormigoian zulo bat egin zuten. Horrez gain, lapurtutako xurgagailu bat zulagailu elektriko bihurtu zuten eta egiten zuen soinua disimulatzeko, musika jotzen zuten orduan zulatzen zuten. Behin zuloak eginda zeudela, kartoi baten bidez estali zuten, guardiek ikus ez zezaten. Presoen ihes plana segitzeko, aireztatze hodia erabili zuten, teilaturaino iristeko eta geroago, uhartetik ihes egiteko. San Francisco bustitzen duen marea itzelak et ur hotzak saihesteko, lapurtutako anorak batzuez oinarrizko txalupa bat eraiki zuten. Bestalde, guardiek beraien hutsunea ahalik eta beranduen susmatzeko, maché paperez egindako buruak egin zituzten, espetxeko ileapaindegitik lapurtutako ilea itsatsita. Ikerketaren hipotesiaren arabera, ez ziren inoiz San Franciscora heldu. Hala ere, presoen zenbait arrasto aurkitu ziren “Angel” izeneko uhartean, Alcatrazetik hurbil dagoena. Poliziaren ustetan, hiru presoak badian ito egin ziren.

Alcatrazeko gudua

Alcatrazeko historiaren pasarterik odoltsuena izan zen. 1946ko maiatzaren 2 eta 4ren arteko arrakastarik gabeko ihes saiakera izan zen. Egoerak okerrerantz jo zuen eta azkenean, bi zaintzaile eta hiru preso hil ziren borrokan eta 10 goardia eta preso bat zaurituta gertatu ziren. Gainera, gudatik bizirik atera ziren sei iheslarietako biri heriotza zigorra ezarri zitzaien.

Preso ospetsuak

Alcatraz ireki zenetik lehen 29 urtean hainbat preso hartu zituen, horietako batzuk mundu osoan ezagunak.

Espetxearen ondorengo urteak

1963ko martxoaren 21ean itxi zen, espetxea mantentzeko koste garestiak zirela kausa. Gainera, espetxea inguratzen zuen ur gazia eraikinak hondatuz zihoan eta badiako uretan presoen eta langileen familien kutsadura handia zen.

1969an, zenbait tributako natibo batzuek Alcatraz okupatu zuten, beren eskubideak aldarrikatzeko. Natiboek zenbait sute eta margolan egin zituzten uhartean beraien 18 hilabeteko egonaldian. Okupazioa 1971n amaitu zen, Richard Nixon presidenteak bultzatutako aldarrikapen batekin.

Zinema

Alcatraz ireki zenetik, oso famatua eta misteriotsua izan da. Hori zela eta, hainbat ekoizlek, idazlek-eta hari buruzko filmak, istorioak... egin dituzte, hala nola:

Kanpo estekak