Ahabia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaEricaceae
GeneroaVaccinium
Espeziea Vaccinium myrtillus
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakahabia
Vaccinium myrtillus

Ahabia[1] (Vaccinium myrtillus) Ericaceae familiako landare bat da. Baia jangarriak ematen ditu. Europako, Ipar Amerikako eta Asiako iparraldean hazten da, mendietako oihanpeetan, lurzoru azidoetan, zohikaztegietan eta konifero-basoetan. "Ahabia" hitzak -a itsatsia du[1]

Ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaixka hostoerorkorra da, metro bateko altuerarainokoa. Adar berdeak ditu. Hostoak obalatuak dira, txandakatuak, larrukarak, berde argiak edo horixkak; ertzak horzdunak dira, eta peziolo laburra dute. Loreak txikiak dira, berde arrosaxkak, bost petaloz eta bost sepaloz osatuak. Fruitua baia beltz urdinxka bat da, zapore atseginekoa eta gazi-gozoa.

Hostoak aberatsak dira burdina eta manganesotan, baita azido organikotan ere (azido bentzoikoa, azido malikoa, azido zitrikoa, azido kinikoa...). Fruituak taninoak ditu, azukreak eta pektina.

Propietateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astringentea da, taninoengatik. Tonikoa eta antiseptikoa da, eta P bitamina du. Asko janez gero, intoxikazioa eragin dezake hidrokinonagatik.

Sinonimia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Ahabia». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-07-16.)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]