Musua afektibitate ekintza da.

Afektibitatea sentiberatasuna, maitasuna, amodioa, adiskidetasuna, filiazioa eta pareko emozioak biltzen dituen termino orokorra da. Afektibitatean gizakiak izaten dituen eta atseginak edo desatseginak izan daitezkeen afektu-egoera edo emozio guztiak biltzen dira.

Afektibitatea gizakiak bere buruarenganako, inguru fisikoarekiko eta, batez ere, gizarte-inguruarekiko (hurbilen dituen pertsonenganako, bereziki) bizi eta adierazten dituen afektu-egoerak dira.

Zenbait teoriak, psikoanalisiak, afektibitatea eta nortasuna lotu egiten dituzte, baina beste zenbait ikertzailerentzat, afektibitatea ez da nortasun hori eratzeko funtsezko elementua bada ere.

Spinozaren deskribapena

Baruch Spinozaren arabera, ekintza afektibo nagusiak hiru dira: zoriontasuna, tristura eta desira.

Horiek alde fisikora murrizten saiatu zen, apetituaren mailan egon zitezen; hau da, kontzientzia inplikatuta ez dagoenean. Emozioak objetu baten ideia suposatzen dute; adibidez, maitasunak maitearen objetuaren ideia dakar berarekin.

Spinozak tipologia honetan sailkatu zituen:

Emozioak eta afektibitateak

Neurobiologian, emozioak eta horiei harremandutako erreakzioak gorputzarekin lotuta daude; aldiz, afektibitateak garunari elkarlotuta daude. Autore batzuk diote, emozioak prozesu indibidualak direla eta afektibitateak bi edo pertsona gehiago erlazionatzen dituen prozesua dela. Beste autore batzuk, Spinozak bezala, emozioak garunarekin lotzen dituzte eta afektibitateak gorputzari.

Era berean, Antonio Damasiok zuhaitz moduko bat proposatzen du, non sentimenduetara eramaten gaituen mailak azaltzen diren:

  1. Erantzun inmuneak, oinarrizko erreflexuak, erregulazio metabolikoa.
  2. Min eta gozamen portaerak.
  3. Instintu eta motibazioak.
  4. Emozio primario eta sozialak (enpatia, lotsa, doilorkeria, mespretxua, eskerra...).

Kanpo estekak