1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia | |
---|---|
Mota | Bertsolari Txapelketa Nagusia |
Data | 1967ko ekainaren 11 |
1980 → | |
Kokaleku | Atano III.a pilotalekua |
Antolatzailea | Euskaltzaindia |
Partehartzaile kopuru | 10 |
Parte-hartzaileak | |
Irabazlea | |
1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1967ko ekainaren 11an ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren VI. edizioa izan zen eta Euskaltzaindiak antolatu zuen. Orduko 10 bertsolari onenek hartu zuten parte. Donostiako Anoeta pilotalekuan jokatu zen eta Manuel Olaizola "Uztapide"k irabazi zuen, bere hirugarren txapela izan zen.
Pio Caro Barojak TVErentzat grabatu zuen finala. Film dokumental honek Fiesta. Bersolaris. Poetas populares vascos izenburua izan zuen.
Postua | Bertsolaria |
---|---|
Txapelduna | Manuel Olaizola "Uztapide" |
2 | Fernando Aire "Xalbador" |
3 | Jon Lopategi |
4 | Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki" |
5 | Jose Luis Gorrotxategi |
6 | Migel Arozamena |
7 | Txomin Garmendia |
8 | Mattin Treku "Mattin" |
9 | Jon Mugartegi |
10 | Bautista Madariaga |
Bertsolaritzako pasarterik ezagunenetakoa eta zalantzarik gabe tamalgarriena gertatu zen. Arratsaldeko saiora Uztapide, Xalbador, Lopategi eta Lazkao Txiki sailkatu ziren eta epaileek buruz burukorako Uztapide eta Xalbadorren izenak eman zituztenean ikusleak haserretueta bost minutu eta erdiz txistuka arituz Xalbador sailkatu izanagatik protesta egin zuten.
Iskanbila baretu zenean Xalbadorrek honako bertso hau bota zuen.
Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustora nagonik,
poz gehiago izango nuen
albotik beha egonik;
zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat, ez, nik:
txistuak jo dituzue bainan
maite zaituztet oraindik!
Bertsolari Txapelketa Nagusiak | ||
---|---|---|
1935 • 1936 • 1960 • 1962 • 1965 • 1967 • 1980 • 1982 • 1986 • 1989 • 1993 • 1997 • 2001 • 2005 • 2009 • 2013 • 2017 • 2022 |